XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Historiazko gertakariak ez dira esperimentagarriak.

Fisikazko saioen antzekorik, agiriak beren artean alderatzea bakarrik dugu historigintzan.

Jatorriz harremanik gabeko zenbait agirik berbera esaten badu, historiazko esakaria egiztatuta geratzen da, historiaren neurritan noski.

Baina historiak ez digu gertakari piloa kontatu bakarrik egiten.

Gertakari hauk, hauen jatorrian, hauen harremanetan, hauen esanguran, ulertzen ere saiatzen da historia.

Gertakariak azaldu, banandu eta ulertu egiten ditu historiak.

Ulertzeak, berriz, partzuer izatea eskatzen du aurrez.

Hauxe da historiazko egiaren eta jakintzazkoaren aldea.

Historiazko egian adierazlea bera barnean dago; zientziazko egian, ordea, aldendua eta kanpoan.

Fedezko egiak oso-osorik barnetzea esan nahi duenez gero, fedezko egiarekin paretu izan ohi da sarritan historiazko egia.

Berdintze hontatik etorri da historiazko egia fedezko egiari oso-osorik lotzea.

Honela historiazko esakari otezko baten egia fedeak garantiza dezakeela esan izan da.

Baina holakorik esaten duena zera hontaz ahazten da: historiazko lan jatorrenean ere, fisikazko edo biologiazko bilakaerak begiztatzean eta miatzean haina barruntatu ohi direla gertakariak, norbera berauetatik aldenduaz eta berauek eskuperatuaz eta kontrolpetuaz.

Gertakari baten egia da aurren-aurrenik historiazko egia; hontantxe berezten da epikaren olerkizko egiatik edo alegiaren mituzko egiatik.